Oiangu publikoa eta bizirik PlataformaArartekoaren  azken txostena

Parke bizi eta publikoaren alde ari gara lanean
Harremanetarako

Helegiteak

Aurkezpena

Oiangu

Proiektua

Plataforma

Español

Agenda

Azken berriak

Prentsa

Goierriko kasta

Esteka interesgarriak

 

Pasa direnak

 

2007ko martxoaren 23ko MANIFESTAZIOA

Herritarrok Ordiziako Udalari Oianguri buruzko herri-kontsulta eskatu genion martxoaren 23an

Horretarako, Udalak Oianguren Aisialdi proiektua bertan behera utzi beharko luke

 

Helegiteen ingurukoa

2006ko irailaren 19an, Ordiziako Udalak Oiangu natur parkearen inguruan aurkezturiko Plan Berezia eta Ingurumen Inpaktuko Txostenak onartu ondoren, horien aurkako alegazioak aurkezteko epea urriaren 18an ireki da, abenduaren 1a bitartean.

Oianguren Egitasmoa onartu aurretik egin behar zirenak orain egin direla dirudi, Plan Berezia eta Ingurumen Inpaktuko Txostena eginak daude jada eta proiektuaren aurkako iritzia azaltzeko herritarrok alegazioak egiteko aukera orain dugu. Ordiziako Udalak alegazio horiek aztertu eta kontutan hartzeko unea heldu da, ondoren Foru Aldundiak proiektu eta alegazioak aztertu eta bere iritzia emango duelarik.

Hori horrela, Ordiziako Oiangu Parkea Bizirik Natur Elkarteak helegiteak prestatu eta aurkeztea erabaki du. Horretarako, deialdi zabala egin nahiko genieke egitasmoaren aurka dauden ordiziar, goierritar eta euskaldun guztiei, helegiteak prestatu edota eginak daudenak sinatu eta Ordiziako Udalean aurkeztu ditzaten. Agian honela, legez behartuta badaude ere, Ordiziako Udaleko zinegotziek herritarron iritzia jaso eta aztertuko dute.

 

Oianguko Plan Bereziaren tramitazioaren aurrean Ordiziako Oiangu Parkea Bizirik Natur Elkarteak honakoa adierazi nahi du:

  • positibotzat jotzen dugula Udalak plan honen esposizio publikoaren prozesua atzeratu izana eta epea uztailaren bukaeran ireki ez izana, honela herritarroi aurkeztu nahi ditugun helegiteak prestatzeko aukera emanez.

  • Baina, adierazi beharrekoa da Plan Berezia ezohiko eran ari dela tramitatzen, Udalak irregulartasun urbanistiko larriak izan baititu, golf, paintball, hotela, igerilekua, e.a. Oiangu Parkean egiteko ustiapena  IKENA enpresari emanez, aurretik egitea derrigorrezkoa zen Plan Berezirik gabe. Arartekoa jakinaren gainean jarri genuenean, honek 2006ko otsailean, kontzesioa bertan behera uzteko eskatu zion Udalari, eta herritarrok ere etengabe berbera eskatu badiogu ere, Udalak bere horretan jarraitu du, aholkuari jaramonik egin gabe. Administrazioarekiko Auzietako Auzitegia gure elkarteak aipaturiko arrazoiengatik aurkeztu zuen helegitea tramitatzen ari da.

  • Adierazi nahi dugu, Plan Bereziaren helburua Oianguko lursailek gaur egun duten erabilera aldatzea dela. Egungo erabilera aisialdirako espazio libreena bada, Plan Berezi honen bidez, lursail horiek hezkuntza-aisialdi-kiroletarako ekipamenduak baimentzen dituen erabilera izango lukete. Aldaketa honek, lehengo erabilerekin Oianguko lursailetan debekatua egongo litzatekeen golf zelaia egiteko aukera emango luke. Era honetara, golfa, paintball, igerilekua e.a. dituen proiektua aurrera eramango litzateke, eta horretarako, golf zelaia ureztatzeko bakarrik balioko lukeen ura jasotzeko sistema bat aurreikusten dute.

  • Gogorarazi behar da Plan Berezi honen bidez diskriminazio sozial eta ekonomikoa sustatuko litzatekeela, parke publiko batean kirol-jarduera itxi eta ordaindu beharrekoak egiten uzten baitu eta ondorioz, gaur egun bertaratzen den jendeari lursailen erabilera mugatzen zaio, eta kontuan hartzekoa da, golfean jokatzeko bazkide eta noizbehinkako jokalarien kopurua ere mugatua dela. Ordaindu beharreko jarduerak komunitate-ekipamenduak direla esatea okerra dela adierazi nahi dugu, komunitarioa izateak herritar guztioi irekia izatea esan nahi baitu, eta ez kuotak ordaindu ditzaketen pertsonei bakarrik irekia. Gainera, Oiangu-Txikiko nekazal-lur batzuen bestelako ustiapena ingurune galera izateaz gain soziala ere dela iruditzen zaigu, gure ingurunean geroz eta lur gutxiago erabiltzen baitira elikagaien produkziorako eta horrek bertako produktuen kontsumoa murrizten duelako.

  • Ingurumen inpaktuei buruz esan beharrekoa da Ingurumen Inpaktuko Ebaluazio Bateratuaren Txostena oso orokorra dela eta zehaztasun teknikorik gabekoa, ez baititu golf zelai batek izango lituzkeen inpaktuak aztertzen, eta bai baitakigu kirol desberdinen jarduerek inpaktu desberdinak dakartzatela, honela, mendian ibiltzeak edo atletismoak golfak baino inpaktu askozaz ere txikiagoak dituzte. Gainera, paisaiaren inpaktua ez dute larritzat jotzen, Oianguko paisaiaren kalitatea altua izanda eta berau zaintzeko beharra Ingurumen Inpaktuko Txostenean bertan agertzen bada ere. Txosten horrek ere ez du kontutan hartzen Agenda 21eko diagnostikoan eremu hau babes bereziko espazio natural gisa baloratu zenik.

  • Larria da Ordiziako Udalak, Agenda 21ari atxikituta egonda, prozesu guzti honetan parte-hartze erarik ez garatu izana, 40 urtetarako izango den Plan honen inguruan herritarrok gure iritzia eman ahal izateko. Udalak bere garaian, Aalborgeko gutunak dioena sinatu zuen: herritar eta talde interesatu guztiei informazioa eskuratzeko era eta  lekuan lekuko prozesuetan erabakietan parte-hartzeko aukera bermatuko da. Argi dago Udalak ez duela hartutako konpromisoa inondik inora bete. Gainera, Arartekoak 2005eko Eusko Legebiltzarrerako Txostenean Aarhuseko hitzarmenean esandakoa adierazten du, hau da, beharrezkotzat jotzen du neurriak hartzea herritarren parte hartzea prozeduraren abiapuntuan hasteko, hau da, aukera eta irtenbide guztiak oraindik posible direnean eta herritarrek benetako eragina izan dezaketenean. Arartekoak Eusko Legebiltzarrean aurkezturiko txosten horretan, Oianguko kasua jartzen du parte-hartze ezaren adibide gisa.

  • Bukatzeko, esan nahiko genuke, NekazalBasogintza eta Ingurune-Naturalaren Lurraldeko Arlo-Planaren aurrerapenean atsedenleku eta landa-parkeetan, Oianguren kasuan bezalaxe, golfa debekatua dagoela.

Goierrira zabaltzen

Oiangu publikoa eta bizirik Plataforma Ordizian sortua bada ere, Ordiziako Udalak Oiangun egin nahi duen proiektua goierritar guztioi dagokigun gaia dela dakigu. Hori dela eta, Plataformak egin duen lana Ordizira mugatu beharrean Goierrira zabaltzeko asmoa daukagu; hau da, goierritarrak proiektu honen inguruan informatu nahi ditugu kontra zergatik gauden arrazoiak emanez. Asmo hau aurrera eramatearren, Goierriko gizarte eragileekin hitz egin eta herri desberdinetan hitzaldiak eman ditugu.

 

2006ko agenda
Ekintza
Non
ekainak 9
Manifestazioa
Ordizia
ekainak 3
Oiangu Eguna
Oiangu
maiatzak 30
Batzarra
Ordizia
apiriliak 26
Hitzaldia
Ordizia
martxoak 23
Hitzaldia
Lazkao
martxoak 22
Hitzaldia
Beasain
martxoak 17
Hitzaldia
Idiazabal
martxoak 16
Errezitaldia
Ordizia

 

Goierriko idazleen ekarpena

“Ez gaude garapenaren aurka itsu, desarrollismo itsuaren kontra baizik”

Bailarako `sasi-idazle karismatikoek´  “Oihana Gu Geu” garela diote

OIANGU PUBLIKOA ETA BIZIRIK Plataformaren proposamena onartu eta GOIERRIKO IDAZLEEK EKARPENA egin nahi izan dute OIANGUko projektu elitista eta pribatuaren aurka, euren testuak (poesia, prosa, narrazio, bertso, artikuluak... espresuki idatziak) Plataformaren web orrian zintzilikatu, aldizkarian argitaratu eta entzun nahi duten guztiekin partekatzeko errezitaldian.

IDAZLANen GAIA: OIANGUko proiektuaren ingurukoak: desarrollismoa,  naturaren txikizioa, AHTa, bizitza hanburgesatua, hezkuntza, ingurumena...  GOIERRIKO KASTAko idazleek “OIANGU (OIHAN-GU) GEU GARELA” diote eta hartu duten LELOA, berriz: “EZ GAUDE GARAPENAREN AURKA ITSU, DESARROLLISMO ITSUAREN KONTRA BAIZIK”. Idazlan ederrak lortu dira oraingoan ere, beren artean sintonia dutenak, testu arteko inter-erlazio politak,  bilatu gabeko intertestualitatea, kasualitatea dirudi...

Aldizkaria ateratzearekin batera (1.000 ale, 20 orri, Goierriko liburutegi, liburudenda eta KZguneetan doan) Barrenako errezitaldia dator. Girotzeari dagokionez, diapositiba literarioez eta Pello Ramirezen musikaz lagundutako irakurketa dramatizatuak izango direla aipatu. Bertan  banatuko diren aldizkariko 18 IDAZLEen testuak errezitatuko dituzte egileek beraiek: JosAnton ARTZE, Juan Mari APAOLAZA, Jon ARANO, Idurre ESKISABEL, Garbiñe ETXANIZ, Irati eta Ekaitz GOIKOETXEA, Koldo GOITIA, Tere IRASTORTZA, Izaskun JAUREGI, Xabier MENDIGUREN E., Arantza URBIETA, Iker ZALDUA, Koldo ZUBELDIA, Patxi ZUBIZARRETA, Oier ZURUTUZA eta Xabier AZURMENDIrenak hain zuzen.

GOIERRIKO KASTAk Eskualdeko 20tik gora idazle bildu eta euren hitza argitara ematen du. Dagoeneko zenbatu ezinak liratekeen goierritar/Goierriko idazleen parte hartzeari ez dio muzin egiten,  zabala da eta kolore edota adin guztietakoak elkartu nahi ditu, baina idazle gazte edo berrientzako zabalik egon nahi du, era berean. Beti da ezberdina, jendea txandakatzen dela alegia, bai antolaketan eta bai argitalpen/errezitaldietan, asanbladak agintzen du eta liderrik ez du edo denak dira lider-gai. Jendearengana heltzen saiatzen da, eta debalde saltzen dizu debalde erositakoa. Hau da: herriaren ahotik hartutakoa, herriaren belarrira itzultzen duela.

 

Aldizkaria (Goierriko liburutegi, liburudenda eta KZguneetan eskuragarri egongo da)

 

Errezitaldia: martxoaren 16an, osteguna, arratsaldeko 7'30etan Ordiziako Barrena jauregian

 

 

Hitzaldiak Goierrin

Oianguko proiektua: zer den eta zergatik gauden kontra

Idiazabal: martxoaren 17an, ostirala, arratsaldeko 7etan. Gaztetxean.

Beasain: martxoaren 22an, asteazkena, arratsaldeko 7etan. Gaztetxean.

Lazkao: martxoaren 23an, osteguna, arratsaldeko 7etan. Udaletxean.

 

 

 

Ibilaldia Oiangura

Gaia: Oainguko anfibio eta narrastiak

Aranzadiko Ornodunen eta Botanika sailetako ikerlariekin

otsailak 18, larunbata

goizeko 10'30etan

Ordiziako Altamira auzotik (Txola edaritegiaren aurrean)

 

Oiangu Publikoa eta Bizirik Plataforma