Oiangu publikoa eta bizirik PlataformaArartekoaren  azken txostena

Parke bizi eta publikoaren alde ari gara lanean
Harremanetarako

Helegiteak

Aurkezpena

Oiangu

Proiektua

Plataforma

Español

Agenda

Azken berriak

Prentsa

Goierriko kasta

Esteka interesgarriak

 

Oianguko egitasmoaren inguruan herrian eztabaida bizia ari da ematen.

Ordiziar asko agertu da parkean elitezko aisialdi gune pribatua jartzearen aurka, eta Udalaren erabakia iruzurtzat jo du.

 

 

 

 
Izan ere, Udalak otsailaren 28an parkearen ustiakuntza enpresa bati ematea erabaki bazuen ere, egitasmoak ondorio larriak ditu, eta kontzesioa emateko moduak akats nabarmenak. Arrazoi horiengatik, ezin izan da garatu aurreikusita zegoen moduan.

2005eko martxoko Goierritarra aldizkarian azaldutako mapa

 

 

 
Oiangu Publikoa eta Bizirik Plataformak hasieratik salatu ditu egitasmoa bera eta Udalaren jokaera. Salaketa horiek babestuz...

 

 

 

 
... hortxe ditugu Arartekoaren txostena Udalari eskatuz kontzesioa bertan behera uztea legea betetzen ez duelako, hain zuzen ere, hutsune nabarmenak dituelako ikuspegi juridiko eta urbanistikotik, eta ...

Arartekoak egindako txostena

 

 

 
... herritarren aurkakotasuna, 3.000tik gora, batzuk sinaduren bidez adieraziak, eta beste batzuk, mota desberdineko atxikipenen bidez.

 

 

 

 
Udala bere aldetik inolako zorroztasun teknikorik gabe (ez arlo juridikoan, ez urbanistikoan, ez eta proiektuan bertan ere) saiatu da egitasmoa goratzen, konbentzitu nahirik Ordiziaren garapenerako ezinbestekoa dela,

 

 

 

 

ez duela ingurunean kalterik eragiten, guztiok disfrutatzeko aukerak zabaltzen dituela, erabat legezkoa dela...

 

 

 

 
Saiakera horren bi ekimen lotsagarri izan ditugu.

2005eko maiatzaren 19rako deialdia

 

 

 
Batetik, maiatzaren 19an Udalak Udaletxean aurkezpen-ikuskizuna ...

2005eko maiatzaren 19rako deialdia

 

 

 
antolatu zuen egitasmoari oniritzi ofiziala eman nahirik,

2005eko maiatzaren 19rako deialdia

 

 

 
nahiz eta oraindik erakundeek ofizialki ez duten inolako jarrerarik erabaki.

2005eko maiatzaren 19rako deialdia

 

 

 

2005eko maiatzaren 19rako deialdia

 

 

 

2005eko maiatzaren 19rako deialdia

 

 

 
Bestetik, uztailean, Udalak udal buletina banatu zuen. Hartan eztabaidaren muinari heldu beharrean, informazioa manipulatzen zuen eta auzia desbideratzen saiatu zen, arazoa kontu politikoa baino ez zela argudiatuz, eta ehunka ordiziar irainduz.

Ordiziako Udalaren lehen udal aldizkaria

 

 

 
Arazoa, ordea, legezkoa da forma aldetik, eta ingurumen arazoa eta soziala eduki aldetik.

 

 

 

 
Plataforma, hori horrela, herritarren mugimenduan kokatzen den tresna da, hasieratik ezagunak diren helburuak betetzeko. Aurkezpen honek herrian den eztabaidari ekarpena egin nahi dio.

 

 

 

 
Uste dugu garbi azaltzen duela zergatik gauden arlo eta pentsakizun ezberdineko ordiziarrok egitasmo honen aurka,

Goiko argazki hau fotomontajea da

 

 

 
eta zergatik eskatzen diogun Udalari egitasmoa bertan behera uztea, eta Oianguren izaera publikoa eta balio naturalak babestuko dituen proiektu berria prestatzea herriko eragileekin batera.

 

 

 

 
Oraindik garaiz gaude. Entzunarazi zure ahotsa eta ez utzi gehiegikeria hau gauza dezaten.

 

 

 

 
Has gaitezen beraz Oianguren aisialdi gunea egitasmoa deitzen den proiektuaz dakiguna azaltzen. Esan behar baita daukagun informazioa ...

 

 

 

 
komunikabideetan agertutakoa eta Udalak uztaila baino lehen emandakoa dela,

 

 

 

 
onartu ez zuten errekurtsoa sartu ondoren informazioa ukatu baitigute.

 

 

 

 
Aurkezpen hau prestatzeko erabili ditugun informazio iturriak hauexek dira.

 

 

 

 
Hona hemen Udalak emandako mapa

Mapa soilik ikusteko

 

 

 
Egitasmo honen arabera, askaldegiak dauden eremuak libre geratuko lirateke, baita hariztiak dauden eremuak ere. Horietan lasai egoteko ez genuke ordaindu behar. Plataformak inoiz ez du kontrakorik esan.

 

 

 

 
Beste eremuak honako hauek izango lirateke: Pitch&Putt (edo pobreen golfa); praktiketarako kantxa bat paintball-a (taldekako gerra jolasa) igerilekua, eta ezkenik, hoteleko aparkalekua. Sustatzaile eta Udalaren esanetan, gorriz markatu ditugun eremu hauek herritarrok ez omen ditugu erabiltzen.

 

 

 

 
Agian, eremu horietatik gehien erabiltzen den eremua praktiketarako kantxa deitu diotena izango litzateke. Zein kalte egin diezaguke eremu hori galtzeak?

 

 

 

 
Egia da eremu honek zuhaitz txiki batzuk besterik ez dituela... Mahairik ere ez duela, erretegirik ere ez...

 

 

 

 
Bertan golfean jokatzen hasi aurretik beroketak egin daitezkeela...

 

 

 

 
Ez... Proiektuan ez da sare honen altueraz hitz egiten... Praktiketarako kantxa izanda, luzeagoa behar lukeela uste dugu... Baina proiektuko aurreikuspenaren arabera, hesiaren metroak 10 euro bakarrik balio baditu... Agian hesi politegia jarri diogu...

Goiko argazki hau fotomontajea da

 

 

 
Hortaz, alderdi horretatik pasiatuko bagenu, Txindoki hesi baten bestaldean geratuko litzaiguke... Udalak ez al zuen hau pentsatu proiektua irakurri eta honen berri ezer ez zela esaten ikustean? Aurrez egin beharreko Ingurumen inpaktuaren azterketarik gabe detaile hau pasa al zitzaien?

 

 

 

 
Beste eremu batzuetan, ondo begiratu ezkero, zuhaitztxoak marraztu dituztela dirudi. Ez pentsa gai honi buruz proiektuan ezer esaten denik

 

 

 

 
Jarraitu dezagun hesiaren gaiarekin... Mapa honen beheko eremuak zuhaitxo polit batzuk badauzka... Eta gainontzekoek hesia izango al dute?

 

 

 

 
Hesi gehiago hortaz... Oraingoan Txindoki ez, Aizkorri baizik...

 

 

 

 
Eta Paintballaren hesia? Hariztian bazkaltzen ari garela dibertigarria izan daiteke gerrarako mozorrotuta daudenak elkarri pinturazko balak nola botatzen dizkioten ikustea. Edo ezingo dugu ikusi? Nolako hesia egongo da? Horri buruz ere ez dakigu ezer.

 

 

 

 
Hesiaren gaiarekin bukatzeko, demagun Oiangu baserritik Oiangu-Txiki baserrira goazela pasiran....

 

 

 

 
Lehenengo, ezkerretara praktiketarako kantxa...

 

 

 

 
Ondoren, hariztiak bi aldeetara...

 

 

 

 
Eta azkenik, hasieran eskubi ezker Pitch and Putta... Eta ondoren bakarrik eskuin aldean....

 

 

 

 
Denera, hortaz, zenbat metro hesi ikusiko genuke paseo honetan? Hau ere Ingurumen Inpaktuaren azterketan azalduko al da?

 

 

 

 
Eta eremuaren profila malkartsua denez, zimendatze onak beharko dira... Zenbat hormigoi denera? Zenbat hormigoi-makina erabili beharko dira hauek betetzeko?

Goiko argazki hau fotomontajea da

 

 

 
Eta hesia non egongo da zehazki?

 

 

 

 
Aurrean? Atzean? Eta proiektuan agertzen diren foku guztientzako zutoinak?

Goiko argazki hau fotomontajea da

 

 

 
Zenbat metro zulatu beharko dira foku eta zutoin elektriko guztien mantenua kanalizatzeko?

 

 

 

 
Lur mugimenduak eta antzekoak 100.000 eurotan aurreikusi dituzte. Zein eragin izango dute parkearen gaur egungo profil eta gainezkabideetan?

Goiko argazki hau fotomontajea da

 

 

 
Eta aparkalekuak???? Hona hemen jatetxeak izango omen duen itxura 60 m karratu handitzen dituztenean... Eta ondoan izango duen aparkalekuak, zein itxura izango du?

2005eko martxoko Goierritarra aldizkarian azaldutako marrazkia

 

 

 
Maparen arabera, hotela bezainbestekoa izango da. 2.000.000 euroko aurrekontutik, 180.000 euro erabiliko omen dira aprakalekua konpontzeko.

 

 

 

 
Beraz, bat egin eta bestea konpontzeko izango ote da diru hori? Bat hotelarentzat, bestea gainontzekoentzat. Sarbideez aldiz, ez da ezer esaten... Gaur egun dagoena nahikoa eta segurua al da? Nork ordainduko du beharrezkoa izango den sarbideen konponketa? Aurrekontuan ez dago behintzat.

 

 

 

 
Hesiak, aparkalekuak, sarbideak,... Horrelako puntu asko garatzeke zeuden Udalak 40 urteko kontzesioa egitea erabaki zuenean. Arauek onartzen ez dituzten erabilera berriak onartu dituzte Plan Berezirik eta Ingurumen Inpaktuko Azterketarik gabe.

 

 

 

 
Plan Berezirik gabe, eremu horretan nekazal eta baso ustiakuntzak soilik baimen daitezke. Azkenik, esan behar da, adjudikazioa jaso duen enpresa berak egingo duela Plan Berezia. Ez al litzateke zentzuzkoagoa plana Udalak berak burutzea?

 

 

 

 
Aurkezpen hau buka dezagun Udalak uztailean plazaratutako aldizkaria gainetik aipatuz.

Ordiziako Udalaren lehen udal aldizkaria

 

 

 
Gogoratzen al duzue gaur egun zer dagoen eta etorkizunean zer egongo den esplikatzen zuen kuadroa?

Ordiziako Udalaren lehen udal aldizkaria

 

 

 
Badirudi honako ekintza hauek proiektua martxan dagoenean ere egin ahal izango ditugula. Eskerrak eman behar ote dizkiogu Udalari guzti hauek doan egiten uzteagatik? Baina, gauza bat, non egingo dira bolleyballa, saskibaloia eta futbola?

 

 

 

 
Badirudi, gaur egun futbol zelaia doan lekuan pitch and putta egiteko asmoa dutela. Gainera, urdinez ikusten den hori ura jaso eta zelaietara banatuko duen estankea izango dela dirudi. Noski, proiektuan ez da honi buruzko xehetasun teknikorik ematen.

 

 

 

 
Badirudi doaneko eremuetan ez dagoela lekurik...

 

 

 

 
Hona hemen gaur egun ez edo erdi purdi baina etorkizunean proiektu honekin egin ahal izango ditugunak. Zerrenda luzea ezta? Begira dezagun ondo...

 

 

 

 
Eta orain zergatik ezin dugu xake eta dametan edo ping-pong-ean jokatu? Zergatik tabernak ez du terrazarik? Zergatik ez dira autobusak jarri? Zer gertatzen da gaur egungo garbitze eta mantentze zerbitzuarekin? Eta komunarekin? Zergatik ez daude bide seinaleak? Eta aparkalekua zergatik ez da hobetu? Gure galdera... Zergatik ez ditu guzti hauek Udalak egin? Diru gehiegi al zen Udalarentzat? Lotsagarria benetan.

 

 

 

 
Aldizkarian agertzen diren Ondorioak irakurri besterik ez dago Udalaren aurpegi gorraz konturatzeko.

Ordiziako Udalaren lehen udal aldizkaria

 

 

 
Aurkezpen honetan gai garrantzitsu asko utzi ditugu alde batera. Baina gure helburua proiektu honi buruzko gogoeta sustatzea denez, herritarrok informazioa edukitzea da lehentasuna. Proiektua benetan zer den dakienak ezin baitu Udalaren jarrera onartu, eta are gutxiago Oiangurekin egin nahi dutena. Kosta ala kosta.

 

 

 

 
Horregatik aldizkari bat atera berri dugu; web orria bat ere martxan dugu. Norbaitek gurekin kontaktuan jarri nahiko balu hemen helbideak.

 

 

 

 
Bukatzeko, eskerrak eman nahi dizkiegu lan hau txukun egiten lagundu diguten pertsona guztiei. Bakoitza bere arloan jakitun izanda, bere denbora librea eskaini dutelako Oianguren Aisialdi Gunea proiektaren gora-beherak eta Udalaren ekimenak aztertzen. Eskerrik asko guztioi!

Oiangu Publikoa eta Bizirik Plataforma